EL ARCANO DE LA REPRODUCCIÓN (APUNTATU!!)

Txarraskako liburutegitik gure irakurketa taldea aurkeztu nahi dizuegu.
“Nuevas culturas del capitalismo”
Lehen esperientzia honetarako, fordismo eta posfordismoaren arteko aldaketa produktiboa arakatzen duten irakurketa batzuk aukeratu ditugu. 80 eta 90 hamarkadak markatu zituen prozesu bat, gaur eguneraino eragina daukatenak.
Hausnarketa hauen bitartez galdera klabe batzuk erantzuten saiatuko gara:
Zein motatako subjetibitateak sortzen dira malgutasunean, prekarietatean eta fragmentazioan oinarritutako lan eredu batean?
Zeintzuk dira ekoizpen kapitalistak “fabrika sozialaren” limiteak gainditu izanaren ondorioak?
Zergatik bihurtu da ondoeza gure garaiko ezaugarrietako bat?
Interesa duen pertsona oro gonbidatzen dugu eztabaida eta pentsamendu kritikoa landuko diren espazio honetara hurbiltzera.
Gure emailearen bitartez apuntatu:
👇🏻👇🏻👇🏻
txarraskaliburutegia@gmail.com